Itxi

kultura

Dantzaren Hilabetea

Lucía Lacarra Donostian arituko da, Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXII. Galan

Agentziak | Erredakzioa

Gala maiatzaren 1ean izango da, Victoria Eugenia antzokian, eta hamahiru koreografia eskainiko dituzte, klasikotik hasi eta jazzeraino.

  • Maiatzaren 1ean arituko da Lacarra Victoria Eugenian.

    Maiatzaren 1ean arituko da Lacarra Victoria Eugenian. Argazkia: Ariel Tandy.

Lucia Lacarra dantzari gipuzkoarra Dantzaren Nazioarteko Eguneko XXII. Galan arituko da maiatzaren 1ean, Victoria Eugenia Donostiako antzokian. Hamahiru koreografia oholtzaratuko dituzte egun horretan, denetarikoak, klasikoak, garaikideak eta jazz estilokoak, besteak beste.

Lacarra (Zumaia, 1975) Marseillako Ballet Nazionaleko eta San Franciscoko Balleteko dantzari nagusia da, baita Municheko Operako interprete izarra ere, eta "Dans le même souffle" taularatuko du Donostian, Iker Murillo pasaitar dantzariarekin batera, Vitali Safronkineren koreografiarekin eta Mozarten musikarekin.

Gainera, Dantzaren Sariaren aurtengo irabazleak, Irma Hoffrenek, ere hartuko du parte ikuskizunean, Biarritzeko Malandain Balletarekin batera, “Beltxargaren heriotza” lana erakusten.

Galarako sarrerak salgai daude dagoeneko.