Publizitatea
Itxi

2018/05/22

16:18

kultura

Urriaren 5etik aurrera

Eusko Ikaskuntzak kongresua egingo du bost hiritan mendeurrena ospatzeko

eitb.eus

Eusko Ikaskuntzak Baionan, Iruñean, Bilbon, Donostian eta Iruñean ospatuko du 100. urteurrena urriaren 5etik azaroaren 23ra.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eusko Ikaskuntzak XVIII. Kongresua egingo du 2018ko udazkenean Baionan, Gasteizen, Iruñean, Bilbon Donostian eta Oñatin Geroa Elkar-Ekin lelopean, mendeurreneko ekitaldi nagusian.

Kongresua urriaren 5ean hasiko da, Lapurdiko hiriburuan, eta azaroaren 23an bukatuko da Oñatin, 1918an elkarte horren jaiotzaren agertoki izan zen udalerrian.

“Geroa Elkar-Ekin” lelopean, Gasteizen izango du jarraipena topaguneak, euskararen etorkizuna jorratuko duen batzarrean; urriaren 26an Iruñean “aniztasuna, kohesioa eta kultura” izango dute hizpide; eta azaroaren 9an Bilbon garapenaren kontzeptua, gizarte ongizatea, lurralde garapena eta enpresa ereduen inguruan hausnarketa partekatu bat bultzatuko dute, egungo eraldaketa sozio-ekonomiko, demografiko eta enpleguarena kontutan izanik.

Azaroaren 16an Gipuzkoako hiriburuan gobernantza demokratikoa izango dute eztabaidagai, eta hilaren 23an bukatuko da kongresua Oñatin.

Kongresuaz gain, Eusko Ikaskuntzak bazkideen batzar orokorra ere egingo du ekainaren 2an Oñatin, mendeurrena ospatzeko, baita elkartearen bultzatzaileei eskerrak emateko ekitaldi bat ere Donostian, eta “Eusko Ikaskuntza % 100” dokumentala eta liburu bat bultzatuko dituzte.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena