Itxi

kultura

Antzerkia

Erriberriko Antzerki Jaialdiak beste joera batzuk ere hartuko ditu

Agentziak | Erredakzioa

Oinarri klasikoari uko egin gabe, uztailaren 20tik abuztuaren 4ra egingo duten jaialdiak beste joera eszeniko batzuk ere eskainiko ditu.

Erriberriko Antzerki Jaialdiak  aurrerapausoa eman du nazioartekotzeko bidean, bere egitaraura Mexikoko, Argentinako eta Frantziako konpainien lanak gehituta, eta beste garai batzuei eta beste joera eszeniko batzuei dagozkien lanak ere programatuko dituzte.

Hala iragarri dute antolatzaileek, uztailaren 20tik abuztuaren 4ra hemeretzigarrenez egingo duten antzerki jaialdiaren aurkezpenean. “Antzerkiaren jaia bermatuta egongo da bi astez” Erriberrin, horien esanetan, La Cavan, Errege Jauregian, Kultur Etxean edo kalean bertan.

Aurtengo edizioko gonbidatua Alfonso Zurro zuzendaria izango da, zeinak bi proposamen aurkeztuko baititu, eta In Extermis nafar taldearen lana ere ikusi ahalko da, bere hurrengo lana prestatzeko erresidentzia artistikoaren irabazlea baita.

Tafallara ere iritsiko da jaialdia, ikastaro eta antzezlanen bidez, eta “Fandango Street” Sara Caleroren itxiera ikuskizunean eta “Negua” Erriberriko inauterien hainbat elementu bere egiten dituen antzezlanean publikoak ere parte hartu ahalko duela azpimarratu dute.