Itxi

kultura

'Los señores del tiempo'

'La ciudad blanca' trilogiaren amaiera, urriaren 2an salgai

Agentziak | Erredakzioa

Gainera, trilogiaren lehen zatia filmatzen hasiko dira udan, Gasteizen.

  • Eva Garcia Saenz de Urturi idazle gasteiztarra. Artxiboko irudia: EiTB

    Eva Garcia Saenz de Urturi idazle gasteiztarra. Artxiboko irudia: EiTB

Los señores del tiempo, Eva Garcia Saenz de Urturi idazle gasteiztarraren La ciudad blanca trilogiaren azken atala, urriaren 2an jarriko dute salgai.

Saga 2016an hasi zen El silencio de la ciudad blanca-rekin, eta 2017an jarraitu zuen Los ritos del agua-rekin. Bi eleberriak salduenen artean mantentzen dira argitaratu zirenetik. 700.000 irakurle baino gehiago eta 35 edizio dituzte. Gainera, bost hizkuntzatara itzuli dituzte (italiera, alemana, poloniera, portugesa eta bulgariera), Planeta argitaletxeak gaur jakitera eman duenez.

Gainera, trilogiaren lehen zatia filmatzen hasiko dira udan, Gasteizen, Arabako hiriburua lehen eleberriaren agertoki nagusia baita. Filma Daniel Calparsorok zuzenduko du, eta Atresmediak eta Rodar y Rodar konpainiak egingo dute.

Unai Lopez de Ayala Kraken eleberrietako ertzain protagonistak heriotza-sorta bat ikertu beharko du trilogiaren amaieran. Los señores del tiempo Erdi Aroan girotutako eleberri bat da. Bertan deskribatzen diren heriotzen berdin-berdinak dira.

“Espainiar errauliarekin” (Erdi Aroko viagra) pozoituta eta horma artean edo upeletan sartuta pertsonak hiltzen dituzte liburuan. Azken kasu horretan, preso bat barrika batean sarturik ibaira botatzen dute, oilar, txakur, katu eta sugegorri batekin batera.

Los señores del tiempo-k bere iraganarekin zerikusi handia duela ohartuko da ertzaina, eta aurkikuntza horrek bere bizitza aldatuko du, baita bere familiarena ere.

Eva Garcia Saenz de Urturik 2012an argitaratu zuen lehen eleberria: La saga de los longevos, ingelesera itzuli zuten “salmenta arrakasta”. Oso harrera ona izan zuen Ameriketako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan. 2014an sagako bigarren liburua argitaratu zuen: Los hijos de Adan; eta baita Pasaje a Haiti eleberri historikoa ere.

Eleberri beltzaren trilogiako lehen lana 2016an argitaratu zuen: La ciudad blanca; amaiera urriaren 2an argitara emango du.