Itxi

kultura

MUNDU-BIRA

U2k bertan behera utzi du kontzertu bat Berlinen, Bono ahotsik gabe geratu ostean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Jarraitzaileek sare sozialetan zabaldutako bideo batean, Bono "Beautiful day" abesten ikusten da, ia ahotsik gabe. Amaitzean, barkamena eskatu, eta kontzertua uzten du.

U2 talde irlandarrak Berlinen emateko zuen bigarren kontzertua bertan behera utzi behar izan du bart, Bono abeslariak ahotsa 'galdu' ostean. "Asko sentitzen dugu kontzertua eten behar izana. Bono egoera onean zegoen eta ahotsa ondo zeukan kontzertuaren aurretik, eta pozik geunden Berlinen eman behar genuen bigarren kontzertuagatik, baina hainbat abestiren ostean batere ahotsik gabe geratu zen" adierazi du taldeak bere webgune ofizialean kaleratutako ohar batean.

Taldeko beste hiru kideek sinatzen duten testuak (Adam Claytonek, Larry Mullenek eta The Edgek) ez du datu askoz gehiago ematen: "Ez dakigu zer gertatu den eta medikuekin kontsultatzen ari gara".

Taldearen jarraitzaileek sare sozialetan zabaldu duten bideo honetan ikusten denez,  Bono "Beautiful day" abesten ikusten da, ia ahotsik gabe. Amaitzean, barkamena eskatu, eta kontzertua gelditzen du: "Uste dut ezin dudala jarraitu, ez litzateke zuekiko zuzena izango" esaten du ia entzuten ez zaiola: