Itxi

kultura

Korrika 17

Bakarrizketa eta bideoklip lehiaketak, Korrika Kulturalean

Erredakzioa

Ohiko musika eta antzerki ekitaldiez gain, bi nobedade dakartza aurtengo Korrika Kulturalak: 'Euskalaketa' bakarrizketa lehiaketa, eta 'Euskalaklip' bideoklip laburren lehiaketa.

Apirilaren 7an hasiko da Korrika 17, baina, dagoeneko, martxan dugu Korrika Kulturala, itxaronaldia girotze aldera antolatu dituzten zenbait kultur ekitaldi.

Antzerkiarekin, poesiarekin eta musikarekin batera, aurten bi proposamen berri dakartza Korrika Kulturalak: Euskalaklip eta Euskalaketa lehiaketak.

Euskalaklip bideo laburren lehiaketa da. Horren bitartez Korrika 17ren leloa eta mezua ahalik eta gehien zabaltzea dute helburu.

Euskalaketa, aldiz, bakarrizketa lehiaketa berria da. Funtsa ''''euskalakaririk onena'''' aukeratzea izango da, Euskal Herri osoan martxoan zehar jokatuko den lehiaketan. Bost kanporaketa egingo dituzte, eta kanporaketa bakoitzeko txapeldunen artean egingo dute final handia, Korrika amaierako festan (apirilaren 17an, Donostian).

''Euskalakaria'' goiburua izango du aurtengo edizioak, eta Euskaltzaindia omenduko du. Gose taldeak jarri dio musika Korrika 2011ri.&' || 'nbsp;Hemen duzu bideoklipa.