kultura
Serien jaialdia
Bilbao Seriesland jaialdiak 'Star Wars' saga omendu du aurtengo kartelean
eitb.eus
Leia printzesa baserritar bihurtu dute; Luke eta Han Solo, dantzari; eta Darth Vader Gargantua da. Urriaren 22tik 27ra izango da jaialdiaren laugarren edizioa.
-
Seriesland Bilbao jaialdiaren kartela. Argazkia: Seriesland Bilbao.
Urtero bezala, Bilbao Seriesland jaialdiak zinema eta telebistako historiaren parte bihurtu den film edo sail bat omendu du. Oraingo honetan, kartela Star Wars filmeko jatorrizko irudian oinarrituta dago, baina Euskal Herrira moldaturik, Bilboko eta Euskal Herriko kulturako elementuekin.
Horrela, Leia printzesa baserritar bihurtu da, eta Luke eta Han Solo, dantzari. Darth Vader, berriz, Gargantua da, eta Heriotzaren Izarra, Bilboko Udaletxearen aurrean dagoen «Variante ovoide de la desocupación de la esfera» eskultura, Jorge Oteiza artistarena.
Munduko 200 sortzailek baino gehiagok hartuko dute parte laugarren edizio honetan, eta inoiz baino internazionalagoa izango da, 25 herrialdetatik etorritako lanak ikusi ahalko baitira.
Urriaren 22tik 27ra egingo dute jaialdiaren laugarren edizioa, eta 50 ekintza baino gehiago izango ditu: emanaldiak, aurkezpen profesionalak, ekitaldiak…