kultura
Eusko Ikaskuntza
Euskalgintzari begira Gasteizen, Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuan
eitb.eus
eitb.eus-en ikusgai den ekitaldian, Jacqueline Urla Ipar Amerikako antropologoak, eskainiko du hitzaldi nagusia.
Gasteizko Vital eraikinera (Biosferaren Ibilbidea, 6) iritsi da, ostiralarekin, urriak 19, Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuaren bigarren saioa, "Geroa Elkar-Ekin" lelopean. eitb.eus webgunean zuzenean ikus daiteke ekitaldia.
“Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen” izenburua du gaurko saioak, eta hurrengo hamarkadetan euskalgintzaren errealitate berria eratzen laguntzea izango du helburu.
Eguneko egitaraua, euskaraz garatu nahi duen komunitatearen aktiboen inguruan diseinatu dute: Gizarte kapitala eta kultur kapitala; Kapital politikoa eta kapital ekonomikoa; eta (Azpi)Egitura kapitala eta gizarte kapitala.
Alor bakoitzean, adituek hitzaldiak egingo dituzte, eta, arratsaldeko saioan, Jacqueline Urla University of Massachusetts in Amhersteko Antropologia irakasleak eskainiko du itxiera hitzaldia.