Itxi

kultura

Iruñea

Gizarte eta lurralde kohesioaz, Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuan

eitb.eus

Erakundearen kongresuak hirugarren saioa izango du gaur, Iruñeko Civicanen. Zuzenean jarraitu ahal da, eitb.eus webgunean.

Geroa Elkar-Ekin Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuaren hirugarren saioa egingo dute gaur, Iruñean. Azaroaren 23an amaituko da hausnarketa saioen errenkada, Oñatin.

Gaurkoan, urriak 26, eitb.eus-en jarraitu ahal den saioan, “euskal komunitateen aniztasuna, elkarbizitza eta kohesioa mundu globalizatu eta digitalean” landuko dute hizlariek, eta komunikabideen papera ere aztertuko dute, Iruñeko Civicanen (Pio XII.aren etorbidea, 2).

Julen Zabalo eta Beatriz Akizu “Gure jendeak: aniztasuna eta kohesio bideak” Eusko Ikaskuntzak 2016an abian jarritako proiektuaren arduradunek horren orain arteko ibilbidea eta lortutako emaitzak aurkeztuko dituzte.

Jarraian, gizarte eta lurralde kohesioa hizpide, Salvador Cardusek (Bartzelonako Autonomoa) eta David Thunderek (Nafarroako Unibertsitatea) hartuko dute hitza. Horrez gain, Txoli Mateosek (Euskal Herriko Unibertsitatea) elkarbizitzaren kontzeptua, horren kudeaketa eta heziketa bidezko transmisioa aztertuko ditu.

Arratsaldean, Josu Amezagaren (EHU) eta Beatriz Akizuren (Eusko Ikaskuntza) sarreraren ostean, Ramón Zallok (EHU), Mirentxu Purroyk (kazetaria) eta Argitxu Camusek (Euskararen Erakunde Publikoa) hitzaldiak eskainiko dituzte.

Eguna bukatzeko, “Komunikabideek ere eraikitzen al dute Euskal Herria?” mahai-ingurua eskainiko dute Argitxu Camusek, Andoni Aranburuk (EITB), Ana Oregik (Legebiltzarra) eta Txema Mauleonek (Nafarroako Gobernua).