Itxi

kultura

Hollywood

Stan Lee Marveleko superheroi ospetsuenen sortzailea hil da

Agentziak | Erredakzioa

Besteak beste, Spiderman, Lehoinabar, Hulk, X Patruila, Ironman eta Marvelen Mendekatzaileak sortu ditu. Azken urtean gaixotasun larriak izan ditu, pneumonia eta ikusmen arazoak.

  • Stan Lee Marveleko superheroi ospetsuenen sortzailea hil da. Argazkia: EFE

    Stan Lee Marveleko superheroi ospetsuenen sortzailea hil da. Argazkia: EFE

Stan Lee 95 urte zituela hil da, TMZ atariak J.C. Leeren alaba aipatuz jakitera eman duenez. Marvel komiki konpainiaren fundatzaileetako bat izan zen, eta superheroi ospetsuenak sortu zituen.

Anbulantzia bat Leeren etxera joan da goizeko lehen orduan, Hollywood Hillsen, Cedars-Sinai ospitalera eramateko, baina azkenean bertan hil egin da. Azken urtean gaixotasun larriak izan ditu, pneumonia eta ikusmen arazoak.

Jack Kirbyrekin batera, Marvelen lanean hasi zen Lee, Lau Fantastikoetan. Geroxeago Spiderman, Lehoinabar, Hulk, X Patruila, Ironman eta Marvelen Mendekatzaileak sortu zituen. Joan Leeren emaztea 2017an hil zen, 69 urte zituela.