Itxi

kultura

Antzerkia

Arriagak ‘Garai zekenak’ ekoizpen propioa aurkeztu du

eitb.eus

Arriaga Antzokiaren denboraldi honetako lehen ekoizpena azaroaren 27tik urtarrilaren 24ra taularatuko dute Bilboko antzokian, euskaraz zein gaztelaniaz.

1:31
 Miren Gaztañaga da obraren protagonista

Garai Zekenak antzezlana aurkeztu du Arriaga Bilboko antzokiak, Henrik Ibsen norvegiar dramaturgoaren klasiko handietako batean oinarrituta Denise Despeyroux egileak egindako testuaren bertsioa, Raul Cancelok zuzenduta.

Lanak berritasun nabarmena eskainiko du, aktoreen lana ez baita agertokian ikusiko. Arriaga Antzokiko hainbat gunetan arituko dira.

Antzezle taldearen buru Miren Gaztañaga aktorea arituko da, Hedda bilakatuta, eta beste bost antzezle izango ditu ondoan: Kepa Errasti, Arantza Goikoetxea, Gabriel Ocina, Aritza Rodríguez eta Pako Revueltas.

Bi hilabetez, 2018ko azaroaren 27tik 2019ko urtarrilaren 24ra, Garai zekenak lanaren emanaldi ugari eskainiko dira; 19, hain zuzen ere. Horietako 12 euskaraz izango dira, Nerea Lorentek egokitutako bertsioarenak.

Ikusleak, aktoreekin batera

Garai zekenak ikustea “esperientzia desberdina” izango da ikusleentzat, antzokitik azaldu dutenez, “benetako bidaia” egingo baitute aktoreen ondoan Arriagan zehar. Atarian, eskailera nagusian, foyerrean eta Areto Isabeldarrean gertatuko dira eszenak.