Itxi

kultura

Mendeurrena

Eusko Ikaskuntzak bere historiari buruzko antzezlana estreinatuko du

Agentziak | Erredakzioa

Mendeurreneko ospakizunak itxiko dituen lana Josemari Velez de Mendizabalek idatzi du, eta azaroaren 24an estreinatuko dute, Oñatin.

  •  “Hamaika Amaren Seme (Alaba)”

    “Hamaika Amaren Seme (Alaba)”

Eusko Ikaskuntzak “Hamaika Amaren Seme (Alaba)” antzezlana estreinatuko du larunbatean Oñatin, 2018 honetan mendeurrena ospatzen ari den erakundearen ibilbidearen eta azken 100 urteetan Euskal Herrian gertatutakoen arteko paralelismoak ezartzen dituen antzezlana.

Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuaren itxiera saioan aurkeztuko dute Josemari Velez de Mendizabalek idatzitako testua. Baionan hasi eta, Iruñetik, Bilbotik, Gasteiztik eta Donostiatik igaro den kongresuaren ondorio nagusiak 50 orriko “liburu zuri” batean bilduko dituzte, gainera.

"Hamaika Amaren Seme (Alaba)" Doke Arrasateko antzerki taldeak taularatuko du, Vene Herreroren zuzendaritzapean.

Velez de Mendizabalek azaldu duenez, 65 minutuko antzezlanean, Eusko Ikaskuntzaren historiaren mugarriak errepasatzen dira, Euskal Herrian azken mendean gertatutakoarekin paraleloan, “erakundeak gizartean gertatzen ari zena islatzen baitu”.