kultura
Gaurtik aurrera
Gipuzkoako 64 dendak egin dute bat Bonokultura kanpainarekin
Agentziak | Erredakzioa
Aurten bost herri eta 13 liburu-denda gehiago batu dira ekimenera. Euskal kultur produktuen bonuak gehienez 12 euroko hobaria izango du, eta bestelako hizkuntzetako bonuak, berriz, 8 eurokoa.
-
Bonoekin liburuak, musika edo pelikulak erosi ahalko dira, deskontuekin. EFE
Gipuzkoako 25 herritako 64 dendak egin dute bat aurten Bonokultura kanpainarekin. Ekimena gaur, hilak 5, hasi da eta urtarrilaren 15era arte egongo da martxan. Guztira 8.854 bonu izango dira salgai: 3.542, euskaraz dauden kultur produktuak erosteko, eta 5.312, beste hizkuntza batzuetan daudenak eskuratzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak 85.000 euro bideratuko ditu plan horretara.
Kanpaina gaur aurkeztu dute Denis Itxaso Kultura diputatuak, Maria Jose Telleria Kultura foru zuzendariak eta Oier San Martin Euskal Idazleen Elkarteko arduradunak. Nabarmendu dutenez, aurten Aurten bost herri eta 13 liburu-denda gehiago batu dira ekimenera.
Udalerri hauetan egongo dira eskuragai bonuak: Andoain (1), Arrasate, (1), Asteasu (1), Beasain (1), Bergara (1), Donostia (25), Eibar (2), Elgoibar (1) , Errenteria (4), Hernani (2), Irun (3), Lazkao (1), Legazpi (1), Mendaro (1), Mutriku (2), Oiartzun (1), Ordizia (1), Orio (1), Oñati (4), Soraluze (2), Tolosa (2), Usurbil (1), Villabona (1), Zarautz (2) eta Zumarraga (2).
Bonua urtarrilaren 15a baino lehen erabili behar da erositako leku berean. Euskal kultur produktuen bonuak gehienez 12 euroko hobaria izango du 20 euro baino gehiagoko erosketa egiterakoan. Euskara ez den bestelako hizkuntzetako kultur produktuen bonuak, berriz, gehienez 8 euroko hobaria izango du (honetan ere 20 euro baino gehiagoko erosketa egin behar da).
Liburuak, diskoak eta DVDak eros daitezke, baina ezingo dira testuliburuak, ikasketa liburuak eta liburu profesionalak eskuratu.