Itxi

kultura

Parlamentuaren ebazpena

Bertsolaritza, Nafarroako Kultur Ondare

Erredakzioa

Nafarroako Parlamentuak bertsolaritza Kultur Ondare izendatzeko ebazpena onartu du.

Nafarroako Parlamentuak guztien adostasunarekin onartu du Nafarroako Gobernuari bertsolaritza kultur ondare izateko espedientea hastea.

Nafarroa Bairen ekimena izan da eta bertsolaritza Nafarroako Kultur Ondare izateko aukera ireki dute gaur. Horrela egingo zutela adostu zuten duela gutxi Nafarroako Bertsozale Elkartearekin izandako bileran.

Bertsolaritzaren "tradizioa" eta "errotzea" izan du hizpide taldeak eta, bere ustez, Lantz, Ituren eta Zubietak edota Hiru Behien Zerga bezalako tratamendua behar du, guzti horiek baitira "kultur ondare".