Publizitatea
Itxi

2019/03/25

16:22

kultura

Apirilak 17-20

Bilbok Basque Festen zazpigarren edizioa hartuko du Aste Santuan

Agentziak | Erredakzioa

Jaialdiak 300 jarduera baino gehiago eskainiko ditu, zinema atala gehituko du, eta musika, ibilaldi gidatuak, sukaldaritza ikastaro laburra eta “turistentzako euskara eskolak” izango dira.

  • Izaro

    Izaro musikariak kontzertua eskainiko du apirilaren 18an

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbok Basque Fest jaialdiaren zazpigarren edizioa hartuko du Aste Santu honetan, eta 300 jarduera eskainiko ditu berorren programaren baita, Zinema atal berria, besteak bestek. Kalakanek joko du, Oreka TXk eta San Salvadorrek beren ikuskizun berria aurkeztuko dute eta Izaro arituko da, jardueretako batzuk azpimarratzearren.

Apirilaren 17an hasiko da jaialdia, Azkuna Zentroan, “Mugak” Kalakanek eta Khamik prestatu duten ikuskizunarekin. Itsasuko Errobi jaialdiak, aurtengo jaialdi gonbidatuak, aurkeztuko du kontzertu hori.

Aurtengo berrikuntzen artean, esan bezala, Zinema atala izango da, eta, horren barruan, “Gernika” Koldo Serraren filma eskainiko dute BBK Aretoan, apirilaren 18, 19 eta 20an.

Larunbatean, apirilak 20, Azkuna Zentroan bertan, Oreka TXk eta San Salvador okzitaniar taldeak hamaika musikari eta abeslariz osatutako ikuskizuna aurkeztuko dute. Izarok kontzertua eskainiko du ostegunean, hilak 18, Plaza Barrian 21:00etatik aurrera, eta Nora Izagirrek, Miren Narbaizak eta Olatz Salvadorrek Bilborocken joko dute.

Hilaren 19an, Korrontzik Plaza Barrian joko du, eta Kafe Antzokiak, bestalde, Basque Fest Rock City antolatu du. Egunero, 22:00etatik aurrera, “euskal eszenako onena” bilduko du agertokian, eta Teenaga Fanclub eskoziarrek ere joko dute.

Jaialdiaren azken gauerako, “euskal kulturaren eta mitologiaren erroei lotutako ikuskizun magiko bat” prestatu dute: akelarrea. “Negua” izeneko ikuskizuna Arriaga plazan izango da, apirilaren 20an, larunbata, 21:00etan.

Txoko Gorumet espazioan, Areatzan, 45 minutuko ikastaro txikiak egongo dira, euskal sukaldaritzan murgiltzeko, eta euskara eskola “espresak” emango dituzte, “bertaratzen direnek agurtzen, eskerrak ematen eta taberna eta jatetxeetan euskaraz eskatzen ikas dezaten”.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;