Itxi

kultura

Euskararen alde

Korrika Nafarroako hegoaldera iritsi da

A.A.

Erredakzioa

Gares eta Lizarra pasa ondoren, Erriberan amaitu du eguna.

Nafarroan ibiliko da larunbatean Korrika, AEKk antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa. Lurraldearen erditik hegorako bidea du, hain zuzen ere. Goizaldean Gares inguruan ibili da, ondoren Lizarratik Lodosarako bidea egin eta Erriberan, Cadreitan, amaitu du eguna.

Ordutegia erabat bete du euskararen aldeko lasterketak. Lizarran goizeko 10:45ak inguruan pasa dira eta handik Mendabia (15:30) eta Lodosa (17:00) alderako bidea hartu dute. Iluntzerako, berriz, Nafarroako Erribera zapaldu dute: Martzillatik igaro dira eta Cadreita (23:37) izan da gaurko azken herria.

Igande goizaldean aldiz, Tutera eta Erriberako beste hainbat herri igaro ondoren, iparraldera egingo dute, Tafalla aldera.