kultura
Euskararen alde
Erriberatik Pirinioetarako bidean da Korrika
A.A.
Erredakzioa
Tuteran ibili dira goizaldean eta, ondoren izango dira Kaparroson, Tafallan, Zangotzan... Otsagabiara 22:50ean iritsi arte.
Nafarroan darrai gaur ere Korrikaren 17. edizioak. Erriberan hasi dute eguna eta poliki poliki Pirinioetarako bidean da. Goizeko 4ak aldera Tutera pasa dute eta eguna argitzearekin batera Kaparroson izan dira. Gauean, aldiz, 22:50ak aldera, Otsagabiara iritsiko dira; ondoren, eguna Jaurrietan (23:40) amaitzeko.
Igandea izanik, festa Nafarroako errepideetan izango da. Goizeko 11ak alderako espero dute Korrika Tafallan. Ondoren, igaroko dira Zangotzatik (15:00), Irunberritik (17:30) eta Nabaskozetik (20:00) besteak beste. Egunari Pirinioetan esango diote agur, Otsagabiatik 23:00ak baino minutu batzuk lehenago pasako baitira. Eta Jaurrieta izango da igandeko azken herria; 23:45ak aldera espero dituzte han.