Itxi

kultura

Nafarroa

Tomas Yerro idazleak 2019ko Vianako Printzea saria jaso du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Uxue Barkos Nafarroako presidentearen eskutik jaso du golardoa idazle eta irakasle nafarrak.

  • Tomas Yerro, 2019ko Vianako Printzea saria

    Tomas Yerro, 2019ko Vianako Printzea saria. Argazkia: EFE

"Pribilegio, plazer eta benetako jai" gisa jaso du Tomas Yerro Villanueva idazleak eta irakasleak 2019ko Vianako Printzea Kultura saria. Horren esanetan, sari horren balore guztiak ordezkatuko luke bere aitak.

Horrela mintzatu da Uxue Barkos Nafarroako presidenteak golardoa eman dionean. Nafarroako Kultura Batzordeak erabaki du aurtengo XX. edizioaren sariduna, Nafarroako Idazleen Elkarteak proposatuta.

Nafarroako Unibertsitatean Filologia Erromanikoan lizentziaduna da Yerro. Lan anitzetan aritu da, besteak beste, irakasle izan da, prentsa-zutabegile, hizlari, Nafarroako Gobernuko Kultura zuzendari, olerkari, ikerlari eta espainiar literaturaren dibulgatzaile.

Golardoa jasotzeko ekitaldian, Francisco Yerro Ona bere aita omendu nahi izan du, esanez dena eskertu behar diola. Gainera, "iraganeko eta gaur eguneko paradisuan" (Nafarroako Lerin udalerrian) izandako bizipenak ere azpimarratu ditu, bere izaera osatzeko ezinbestekoak izan zirelakoan.