kultura
Maiatzaren 31ra arte
16 emakume argazkilariren lana ikusgai, Barakaldoko argazkilaritza jaialdian
Agentziak | Erredakzioa
Baffesten laugarren edizioaren sail ofizialean, “Zein da nire tokia?” erantzun dioten sei argazkilariren lana ikusi ahalko da.
-
Hamasei argazkilarik beren lana erakutsiko dute herriko plaza eta kaleetan
Baffest Barakaldoko Argazkilaritza Jaialdiaren laugarren edizioak hamasei emakumezko argazkilariren lana erakutsiko du Bizkaiko udalerri horretako kale eta plazetan, formatu handiko irudietan, Udalak iragarri duenez.
Jaialdiaren barruan, hamar emakumezko argazkilari lehiatuko dira Euskal Argazkilari Berrien Lehiaketan, gai librean; eta Sail Ofizialean, beste sei argazkilarik “Zein da nire tokia?” galderari erantzungo diote, Miren Pastor komisarioak aukeratutako bilduman.
Maiatzaren 18an, 19:00etan, lehiaketaren irabazleari saria emango diote, eta argazkilari horrek, gainera, datorren urteko Sail Ofizialean parte hartuko du Baffesten bertan.