kultura
22:00etan
'Euskaltzaindia: Egunak eta lanak' dokumentala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
Bernardo Atxagarena da dokumentalaren jatorrizko ideia, eta Fermin Etxegoienek zuzendu du.
Euskaltzaindiaren mendeurrena ardatz duen Euskaltzaindia: egunak eta lanak dokumentala eskainiko da gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etan. Bernardo Atxagarena da dokumentalaren jatorrizko ideia, eta Etxegoienek zuzendu du. Gidoia, berriz, bien artean idatzi dute.
Euskararen Akademiak ehun urte hauetan egindako lana biltzen duen dokumentala Beittu ekoiztetxeak egin du, Euskaltzaindiaren eta EiTBren eskariz, eta BBK Fundazioaren babesarekin.
Sinopsia
2019an ehun urte betetzen dira Euskaltzaindia sortu eta euskara arautzen hasi zenetik. Lehenago ere baziren hiztegiak eta gramatikak euskarari buruz, baina gaur egun denak biltzen dira Euskaltzaindian.
Dokumentalak kontagai du bidaia horretan euskara jasoa izatera eraman dituen gertakizun nagusiak zeintzuk eta nork bultzatuak izan diren, estetika retro-futurista baten bitartez, Miren Gaztañaga eta Mikel Ibarguren aktoreek gorpuztua, eta, horrez gain, Euskaltzaindiak euskara nola jasotzen duen erakusten du.
Jatorrizko ideia Bernardo Atxaga idazlearena dugu, Fermin Etxegoien aritu da zuzendari, eta irudia Haizea Pastor eta Hodei Zambranoren esku gelditu da, argazki-zuzendari eta muntatzaile lanetan, hurrenez hurren.
Fitxa teknikoa
- Jatorrizko ideia: Bernardo Atxaga
- Ekoizle eragileak: Hodei Zambrano eta Haizea Pastor
- Zuzendaria: Fermin Etxegoien
- Gidoia: B. Atxaga eta Fermin Etxegoien
- Argazki zuzendaria: Haizea Pastor
- Edizioa: Hodei Zambrano
- Ekoizpen zuzendaria: Alaitz Osa
- Argiztatzailea: Imanol Lado
- Aireko irudiak: Dronetikan Airworks
- Jatorrizko musika: Joserra Senperena
- Zuzeneko soinua: Joshua Durán
- Zuzendari artistikoa: Gorka Montorio
- Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia
- Makillaje eta ile apaindegia: Iratxe Artaza
- ETBko produkzio ordezkaria: Elena Gozalo
Dokumentalaren trailerra hemen ikusi daiteke: