Publizitatea
Itxi

2019/10/11

18:51

kultura

Polemika

Srebrenicatik bizirik atera zirenek Handkeri Literatura Nobela kentzea eskatu dute

agentziak | erredakzioa

"Lotsagarri" jo dute hilketa haiek izan zirela ukatu zuen pertsona batek horrelako errekonozimendua jasotzea.

  • Handke, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

    Handke, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Srebrenican 1995ean izan zen sarraskian bizirik atera zirenek Peter Handke idazle austriarrari Literatura Nobel Saria kentzea eskatu dute, "lotsagarri" jotzen dutelako hilketa haiek izan zirela ukatu zuen pertsona batek horrelako errekonozimendua jasotzea.

Eskaera horrek bat egiten du Balkanetako herrialdeetan sortu den iritzi olde kritikoarekin. Kontua da Handkek Slobodan Milosevic presidente serbiarrari babes publikoa agertu ziola, 90eko hamarkadako Balkanetako Gerran Serbian agintzen zuenari, alegia.

"Batzordeari gutun bat bidaliko diogu saria atzera botatzeko", azaldu dio Munira Subasic Srebrenicako Amen elkarteko presidenteak Reutersi. "Hau lotsagarria da, kezkatuta egon beharko lukete zabalduko duen mezuarekin", gaineratu du.

Anders Olsson akademiako kideak saria iragarri ostean adierazi zuenez, ez da "politika saritzen, literatura da saritzen dena".

Handke Milosevicen hiletan izan zen 2006an, buruzagi serbiarra preso zegoela hil zenean. Gerra krimenengatik epaitu behar zuten Hagako auzitegian.

Idazle austriarrak Radovan Karadzic eta Ratko Mladic Bosniako buruzagi serbiarrei ere helarazi zien babesa, Srebrenican 8.000 pertsona hiltzeagatik genozidioagatik zigortuak izan zirenei hain zuzen ere.

Balkanetan sariaren kontrako iritziak nagusitu diren arren, txaloak ere jaso ditu Serbiatik. "Handkek Literatura Nobel Saria irabazi izanak agerian uzten du bertuteak eta urak beti aurkitzen dutela bere bidea, eta askatasunaren eta aukeratzeko eskubidearen aldeko borroka ez dela hutsala", adierazi du Aleksandar Vulin Serbiako Defentsa ministroak, 90eko hamarkadan Milosevicen kide izan zenak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena