kultura
Heriotza
Jorge Semprun idazle eta ministro ohia hil da Parisen
Erredakzioa
Semprun (Madril, 1923) Kultura ministroa izan zen (1988-1991) Felipe Gonzalezen Gobernuan. Literatura lan ugari egin ditu idazleak, kutsu autobiografiko nabari batekin.
Jorge Semprun idazle eta Kultura ministro ohia hil da Parisen, 88 urte zituela, Kultura Ministerioak jakitera eman duenez.
Semprun (Madril, 1923) Kultura ministroa izan zen (1988-1991) Felipe Gonzalezen Gobernuan. Literatura lan ugari egin ditu idazleak, kutsu autobiografiko nabari batekin. XX. mendean Espainian eta Europan izandako gertakari garratzitsuenen inguruan gogoeta egiten du Semprunek bere obratan.
Gerra Zibilaren ondorioz idazlearen familiak Frantzian gordeleku hartu zuen. Hagara alde egin zuten, izan ere, Semprunen aitak bertan lan egiten zuen Errepublikaren alde. 1939an Parisera joan zen. Komunismoarekin bat egin eta Alemaniaren okupazioaren aurka borroka egin zuen. 1943an atxilotu eta Alemaniako kontzentrazio-esparru batera eraman zuten.
Bigarren Mundu Gerran Buchenwaldeko kontzentrazio-esparruan 15 hilabete eman zituen eta itzala utzi zion horrek. Hala ere, azken liburuetara arte ez du gertakari horietaz hitz egingo bere obretan (La escritura eta la vida eta Viviré con su nombre, morirá con el mío).
1945ean askatu egin zuten eta Espainiako Alderdi Komunistako (PCE) kide bihurtu zen erbestean. ''Federico Sánchez'' izengoitiarekin ekintzaile aktiboa izan zen Espainia frankistan, baina 1964an alderditik bota zute lerro ofizialarekin bat ez zetorrelako. Felipe Gonzalezen Gobernuak Kultura ministro izendatu zuen (1988-1991).
Bere eleberrien artean, besteak beste, El largo viaje non Frantziako erresistentzian bizi izandako garaia azaltzen du; Aquel Domingo, non dialektika marxista aztertzen du, eta baita iragan mendeko ideologien sorrera eta desagerpena ere; Autobiografía de Federico Sanchez, obra horretan ekintzaile komunista gisa izandako eskarmentua deskribatzen du Semprunek, frankismoaren azken urteetan eta trantsizioan.