kultura
Palmaresa
'Lost in the Ether' izan da Amstel Surfilm Festibaleko lan onena
Erredakzioa
Dark side of the lens lanak irabazi du film labur onenaren sari nagusia, eta Kepa Acerok, bertoko film labur onenarena.
2011ko Amstel Surfilm Festibal ekainaren 3a eta 12a bitartean egin dute. Egun horietan zehar, Japoniako olatuak eta hainbat erakusketa, kontzertu eta proiekzio izan dira protagonista Donostiako jaialdian. Australiako ''Lost in the Ether'' lanak irabazi du film onenaren sari nagusia. Ikuslearen saria, berriz, Maxence Peyras frantziarraren ''Bono'' filmak eskuratu du.
Film laburrei dagokienez, Mickey Smithen ''Dark side of the lens'' izan da onena, epaimahaiaren eta ikusleen iritzian.''L''aperitif'' frantziarrak epaimahaiaren aipamen berezia lortu du, eta ingurugiroari buruzko film labur onenak, ''Monsters sufboards'' lanak, Olatu garbiak izeneko saria eskuratu du.
Kepa Acerok bertoko film labur onenaren saria irabazi du ''La ruta norte'' lanarekin, eta Axi Munianek Euskadiko lan onenarena, ''Negu gordina'' filmarekin.
Azkenik, ''Speed Flying in Wengen'' izan da epaimahaiaren iritzian mikrolabur onena.