kultura
Aurrerapena
EITB Kultura 60k 'Mugaritz: amaitu gabeko sukaldea' eskaintzen du
Erredakzioa
Dokumental honetan 2010eko otsailaren 15eko egun beltz horretatik ateak zabaldu bitarteko kronika eskeintzen da.
2010eko otsailak 15ean suhiltzaileek Mugaritzeko Dani Lasa sukaldariari deitu zioten, sutan ari zela bere lantegia, bere bigarren etxea Mugaritz eta bertara hurbiltzeko ahalik eta azkarren eskatu zioten.
Biharamunean ,lehen argiarekin ohartu ziren han gertatutako kalte eta hondamendiaz, sukaldea erabat erreta zegoen eta jatetxearen egoerak etorkizuna kolokan jartzen zuen. ETBk egin duen dokumental honetan otsaileko egun beltz horretatik ateak zabaldu bitarteko kronika eskeintzen da, bertan ikusi eta aztertzen da Andoni Luis Adurizen lidergo biguna eta Mugaritz jatetxea bereizten duen talde kultura propio horren oinarriak.
Aste honetan bete da ateak birzabaldu zirenetik aurreneko urteurrena eta dokumental honek ETBko ikusle guztiekin ospatu nahi du hori.