Itxi

kultura

Uztailetik irailera bitartean

Komedia izango da nagusi Donostiako udako antzerki ikuskizunetan

Erredakzioa

Guztira 19 konpainiak parte hartuko dute Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenian egingo diren ikuskizunetan, eta guztira 100 emanalditik gora eskainiko dituzte.

Bideoak (1)

19 konpainia arituko dira Donostiako Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenian udan egingo dituzten antzerki ikuskizunetan. Guztira 100 emanalditik gora egingo dituzte eta komedia izango da protagonista nagusia.

Antzoki Zaharreko emanaldiak uztailaren 7an hasiko dira ''Baginaren bakarrizketak'' ikuskizunarekin. Ondoren, Juanra Boneten ''Animales'' (uztailaren 11tik 17ra), Natalia Millanen ''Cinco horas con Mario'' (uztailaren 27tik 31ra), Arturo Fernandezen ''Los hombres no mienten'' (abuztuaren 1etik 7ra), Pablo Carbonellen ''Venecia bajo la nieve'' (abuztuaren 9tik 14ra) eta Kiti Manver eta Jorge Roelasen ''Ocasiones especiales'' (abuztuaren 15etik 21era) eskainiko dituzte.

María Barranco eta Luis Merlo batzen dituen ''Tócala otra vez, Sam'' izango da agertoki honetako ikuskizun ezagunena. Abuztuaren 24an iritsiko da Gipuzkoako hiriburura. Zikloa Carlos Sobera eta Mar Reguereasen ''La guerra de los Rose'' (abuztuaren 30etik irailaren 4ra) eta Veronica Forqueren ''Shirley Valentine'' (irailaren 6tik 11ra) lanek itxiko dute.

Victoria Eugenian, ikuskizun hauek eskainiko dituzte: Elvis Presleyri buruzko ''Culturinter &' || 'amp; Las Vegas direct'' (uztailaren 1etik 3ra), ''El dúo de la africana'' (uztailaren 9tik 10era), Agatha Christieren ''La ratonera'' (uztailaren 13tik 17ra), ''Avenida Q Teatro'' (uztailaren 28tik 31ra), ''Querida Matilde'' (abuztuaren 2tik 7ra), Anthony Blake magoaren ''No vengas solo'' (abuztuaren 12tik 14ra), ''Fuga'' (abuztuaren 17tik 21era) eta Josema Yusteren ''La cena de los idiotas''.

Emanaldi horietara joateko sarrerak Donostia Kulturako ohiko salmenta sarean eros daitezke.