Itxi

kultura

Ametsa gauzatu da!

Donostia 2016: Abentura luzea eta bukaera zoriontsua

Erredakzioa

2016an Kultur Hiriburu izango da Donostia, Poloniako Wroclaw hiriarekin batera. Nola iritsi da irabazle izatera?

01:16
Horrela izan da Donostiaren garaipena

Lortu du! Donostia Europako Kultur Hiriburu izango da 2016an, Poloniako Wroclaw hiriarekin batera. Burgos, Kordoba, Las Palmas, Segovia eta Zaragoza kanpoan geratu dira.''''Bakea eta elkarbizitza'''' lelopean, Europa anitz eta baketsuaren alde kulturak eta hezkuntzak egin dezaketen lana defendatzen duen proiektua aurkeztu du Donostiako hautagaitzak, eta irabazi egin du. Zein izan da proiektuaren ibilbidea?

2010eko uztailean aurkeztu zuen Donostiak 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko hautagaitza ofiziala. Odon Elorza orduko alkateak eraman zuen proiektua Kultura Ministeriora, Blanca Urgell sailburua lagun zuela. Azken urte honetan zazpi euskal itsasargik gidatu dute Donostiako hautagaitza (hiriaren egitasmo kulturalak oinarri dituen zazpi gaietako bat ordezkatzen du itsasargietako bakoitzak).

Iraila bukaeran, Donostiako ordezkaritzak proiektuaren lehen defentsa egin zuen Madrilen, eta epaimahaiak txaloka agurtu zituen. Bi egun geroago jakin genuen Donostiak aurrera egingo zuena, finalista gisa, Burgos, Kordoba, Las Palmas, Segovia eta Zaragoza hiriekin batera. ''''Helburu erreala'''' zen orduan Donostia 2016, Odon Elorzaren hitzetan. Hirian ez dira falta izan hautagaitzaren aldeko jarduerak. 2010eko apirilean OlatuTalka jaialdiaren lehengo edizioa egin zuten Gipuzkoako hiriburuko kaleetan. Kultura eta herritarren parte hartzea izan ziren Donostiako lehen ''selfmade'' jaialdi horren ildo nagusiak. Aurten, bigarren edizioa egin berri dute, eta 100 proposamen baino gehiago izan dira hiriko kaleetan.

Hilabete geroago, epaimahaiaren bisita hartu zuen Donostiak, eta Bilduk baldintzarik gabeko babesa eman zion proiektuari. Maiatzaren 22ko hauteskundeetan boto gehien eskuratu zituen taldearen ordezkariekin bildu ziren epaimahaiko kideak bisita horretan.

Juan Karlos Izagirre eta Odon Elorza buru zituela, 10 pertsonak osatutako taldeak ''''Herritarrenenergia-olatuak. Elkarbizitzarako Kultura'''' egitasmoaren azken aurkezpena egin zuen astelehenean Madrilen. Lanak etekina eman du.