kultura
Europako Kultura Hiriburua
Izendapena ETAri egindako mesedea ote den galdetu du Iturgaizek
Erredakzioa
"Izuaren lagunek gobernatutako hiri batek Europako Kultura Hiriburua izan daitekeen" baloratu beharko luke Europako Batzordeak, PPko eurodiputatuaren ahotan.
Donostia Europako Kultura Hiriburua aukeratzea "negoziaketa prozesu baten barnean ETAri egindako mesedea" ote den argitzeko eskatu dio Gobernuari Carlos Iturgaiz PPko eurodiputatuak.
Horrela, "izuaren lagunek gobernatutako hiri batek Europako Kultura Hiriburua izan daitekeen" baloratu beharko luke Europako Batzordeak, Iturgaizen esanetan.
Eurodiputatuaren hitzetan, Kordoba eta Burgos alde batera utzita Donostia aukeratzea "ETArekin hasitako bake prozesuaren barnean egindako trukaketa gisa uler daiteke soilik".
Iturgaizen arabera, negoziaketa berdinak "Erregearen argazkiak eta Espainiako banderak kentzeko ekintzen aurrean izandako tolerantzia azaltzen du".
Era berean, "banda terroristaren jarrerak defendatzen dituen udal gobernu batek Europako Kultura Hiriburu izan daitekeen pentsatu behar du Europako Batzordeak", erantsi du Iturgaizek.