Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

kultura

Omenaldia

Armando Llanosek eta Arkeologiarako Arabar Institutuak jasoko dute Arabako Domina

Agentziak | Erredakzioa

Arabako Foru Aldundiak ematen duen aintzatespen nagusia apirilaren 28an jasoko dute, San Prudentzio egunean.

Armando Llanos arkeologoak eta Arkeologiarako Arabar Institutuak jasoko dute, batera, 2020ko Arabako Domina, "Arabako hondarea ikertu, aztertu eta zabaltzeko egin duten lan goresgarriagatik eta euskal kulturarekin erakutsi duten konpromisoagatik".

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak gaur, asteartearekin, iragarri du nork jasoko duen aurten Arabako Foru Aldundiak ematen duen sari gorena.

San Prudentzio lurraldeko patroiaren egunean, apirilaren 28an, emango diete domina. Besteak beste, Arabako Medikuen Elkartea, Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza, Michelin enpresa eta Juanjo Mena orkestra zuzendaria nabarmendu dituzte aurreko urteetan sari horrekin.