Itxi

kultura

Antzerkia

Donostia Antzerki Saria “7ak bat” Atx konpainiaren lanarentzat

eitb.eus

Martxoaren 27an jasoko du saria bilbotar konpainiak 2019an helduentzako antzerki talde profesional batek Donostian euskaraz eskainitako antzezlan onena egitearren.  

  • "7ak bat", Atx teatroa

    Martxoaren 27an, saria jaso eta "7ak bat" antzeztuko dute, Victoria Eugenian

“7ak bat” ATX konpainiaren antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko XX. Donostia Antzerki Saria. Lan hori da Donostian 2019an helduentzako antzerki konpainia profesional batek euskaraz eskainitako antzezlanik onena.

ATX konpainiak 12.000 euro eta Amable Ariasen artelana jasoko ditu, eta saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren hasieran, saria emango da eta, ondoren,  “7ak bat” lan irabazlea eskainiko dute.

2019an Donostian helduentzako 14 antzerki lan eta 48 emanaldi eskaini zituzten Donostian, 9.522 ikusleren aurrean orotara.

“7ak bat”, “satira ausarta”

Zazpi bekatu kapitalak eta orokorrean bekatuaren ideia kontuan hartuta, gizakiaren gaiztakeriaz hitz egiten da satira “ausart, fresko, eta dibertigarri honetan”, Donostia Kulturak azaldu duenez.

Antzerki lengoaia “bikaina” duela nabarmendu du epaimahaiak.