Itxi

kultura

Heriotza

Rosa Maria Sarda aktorea hil da, 78 urte zituela

Agentziak | Erredakzioa

Emakumezko aktore onenaren Goya Saria bi aldiz irabazi zuen, 'Sin vergüenza' eta '¿Por qué lo llaman amor cuando quieren decir sexo?' filmengatik. 2010ean Zinema Akademiaren Urrezko Domina jaso zuen.

  • Rosa Maria Sarda aktore, umorista eta aurkezlea.

    Rosa Maria Sarda aktore, umorista eta aurkezlea. Argazkia: Zine Akademia

Rosa Maria Sarda aktore, umorista eta aurkezlea hil da ostegun honetan Bartzelonan, 78 urte zituela, Espainiako Zinema Akademiak sare sozialen bidez jakitera eman duenez. Minbiziaren aurkako borroka luze baten ondoren hil da.

Emakumezko aktore onenaren Goya Saria bi aldiz irabazi zuen, 'Sin vergüenza' eta '¿Por qué lo llaman amor cuando quieren decir sexo?' filmengatik. Gainera, 2010ean Espainiako Zinema Akademiaren Urrezko Domina jaso zuen.