kultura
Krisia
Kultura Saileko aurrekontuak murrizketak izango ditu
Erredakzioa
Blanca Urgell sailburuak, dena den, ez du zenbatekorik zehaztu.
Krisia dela eta, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko aurrekontuak murrizketak izango dituela esan du astelehen honetan Blanca Urgell sailburuak.
Ez du zehaztu zenbatekoa, baina hausnarketa bat egin beharko dela esan du, banaketa berria nola egin erabakitzeko.
Urgellen hitzetan, euskaltegiak eta euskararen sustapena izango dira murrizketa txikiena jasoko dutenak.