kultura
Euskara eta teknologia
Sakelako telefonoetarako bost hiztegi sortu ditu Elhuyar Fundazioak
Erredakzioa
Abiapuntu edo helmuga euskara hartuta, gaztelaniazko, ingelesezko eta frantseseko hiztegiak dira horietako hiru. Sinonimoak bilatzekoa, eta ikaslearen hiztegia dira gainerako biak.
Hizkuntzen Europako Egunarekin bat eginez, sakelako telefonoetarako bost hiztegi aurkeztu ditu Elhuyar Fundazioak: euskara-gaztelania, euskara-ingelesa eta euskara-frantsesa hiztegiez gain, sinonimoak bilatzekoa eta ikaslearen hiztegia ere eskura izango dira mugikorretan, aurrerantzean.
Aplikazioa, Android eta iPhone erabiltzaileentzat garatu dute oraingoz, eta independentea izango da: behin telefonoan ezarrita, ez du Interneten beharrik izango kontsulta egiteko.