kultura
'Kiputz IX'
Duela 18.000 urteko bisonte baten garezurra aurkitu dute Mutrikun
Alderik alde ia metro bateko luzera zuen eta 800 bat kilo. Klima aldaketarekin desagertu egin zen.
Iberiar penintsulan bakarra eta Europan bakarretakoa da gaur aurkeztu duten bisontearen garezurra. 18.000 urte ditu eta Mutrikun aurkitu dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak berreskuratu du, Aranzadiren laguntzarekin. Balio izugarria du, adituen esanetan.
Tamaina handiko bisonte espeziea da, 800 bat kilo izango zituen. Adarrak ere ederrak; aldenik alde ia metro bat. Garezurra apurtu zitzaion tranpan erori eta gainean harri haundi batek jota.
Mutrikuko leize zulo batean erori zen duela 18.000urte. Garai hartan, azken glaziazio aroan, Euskal herriko klima hotzetan bizi ziren animalietako bat zen, Estepako bisonte edo Bison Priscus izenekoa. Klima aldaketarekin desargertu egin zen gero, eta orduz geroztik dezente txikiagoak dira ezagutu diren bisonteak.
Altamirako margoetan agertzen den bisonte mota bera da. Azkoitiko Munibe Taldeko kideek Mutriku aldean egindako indusketetan agertu zen, Kiputz 9 aztarnategian. Zulo berean, Bisontearen garezurraren ondoan beste 12 mila hezur jaso dira. Garrantzi handiko aztarnategia izan da paleontologoentzat. Honelako bisonte bakarra aurkitu dute, baina leku berean beste 48 orein , 23 elur orein , 18 bisonte eta lehoi kume bat topatu dituzte.
Duela 5 urte topatu zuten, eta luze jo du atalak ikusteko moduan jartzeak. Jaurlaritzaren esku geratuko da baina Gipuzkoako Foru aldundiak Irungo Gordailu zentroan, jendeak ikusi dezan jar dezaten eskatuko du.