kultura
5. edizioa
Japoniako kultura bueltan da Zornotzako Mangamore jaialdian
Erredakzioa
Anime eta Manga kulturei buruzko ekintzek beteko dute urriaren 14tik 16ra bitartean egingo duten jaialdia.
-
Usagi eta Sua. Argazkia: Mangamore
Mangamore Anime eta Manga kulturei eskeinitako jaialdiaren 5. edizioa egingo dute Amorebieta Etxanon urriaren 14tik 16ra. Zuzeneko emanaldiak, mahai inguruak, tailerrak, jolasak, japoniako jakiak eta karaokea, besteak beste, egingo dituzte programazioa osatzeko.
2007an Gazteria Sailak sortutako jaialdia inguruko Anime eta Manga zaleen topaleku bilakatu da urteekin. Japoniako kultura hauek gerturatu eta hauetaz gosatzeko helburua du ekitaldiak.
Antolatuko diren lehiaketa ezberdinen artean Cosplay sailean egingo direnak nabarmentzen dira. Partaideak bideojokoetako, komikietako, liburuetako edo errealitateko pertsoinez mozorrotu behar dira.
2011ko jaialdiaren programazio osoa hemen aurkituko duzue.
Ureshi
Jaialdiari bultzada emateko antolakuntzak Ureshi izeneko pertsonaia sortu zuen, ekitaldiko maskota. 2 urte ditu eta berari eskainitako abestia ere egin zuten. Alaitasuna esan nahi du.