Itxi

kultura

Urriaren 15etik azaroaren 2ra

Bederatzi koreografia sortzeko prozesuak, Dantzan Bilaka 2011n

Erredakzioa

Koreografo hasiberriei zuzenduta dago Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatutako programa.

04:31
EITB Kultura: Dantzan Bilaka (David Guerra eta Iker Arrue)

Dantzan Bilaka Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak urtero antolatzen duen programa aurkeztu dute. Aurten ere, beren lanak ikus-entzuleei erakutsi nahi dizkieten koreografo hasiberriei zuzenduta dago, eta hainbat ikuskizun egingo dituzte urriaren 15etik azaroaren 2ra bitartean.

Sortzaileek koreografia-lanak egiterakoan izaten dituzten kezkak eta zalantzak aztertzeko topagune ere izan nahi du ekimen honek. Horretarako zortzi hilabetean, koreografoek hainbat lan-topaketa egiten dituzte, sortzaileak eta sorkuntza-prozesuaren aldi desberdinak aurrez aurre jartzeko.

Aurten parte hartu duten bederatzi proiektuek bilakaera ezberdina izan dute. Besteak beste, uztailean María Muñoz koreografoak (Mal Pelo konpainiakoa) ikastaroa eskaini zuen, bigarren urtez jarraian. Proiektu bakoitzak dituen behar teknikoak aztertu ondoren, datozen hilabeteetan bederatzi ikuskizunak Bilbo, Donostia eta Gasteizen ikusi ahal izango dira.

Aurkezpenen programazioa:

Gazteszena, Donostia - Urriak 15, 19:30ean
Iker Arrue: “Verfallen”
Nagore Somoza: “Sasi eta hodeien artean / Entre bardisses i núvols”
David Guerra: “Tr3s x Tr3s”

Artium, Gasteiz - Urriak 21, 19:30ean
Eneko Gil-Noemi Viana: “Tempus, -i”
Nagore Somoza: “…”

Bilboko Guggenheim museoko Zero gunea - Urriak 26, 19:00etan
Carla Fernández: “GU-nosotros los héroes”

Bilborock, Bilbo - Azaroak 2, 20.30ean
Eneko Balerdi: “L´akua”
Oiane López de Munain: “Nahual”
Marianela León: “Tela para falda y no oso en la orilla”