kultura
Erakusketa
30 emakume ahaztezinen ekarpena, Bilboko Euskal Museoan irudikatuta
eitb.eus
Urtarrilaren 13ra arte, Elena Ciordia artistak urmargoz egindako gure historiako 30 emakume azpimarragarriren erretratuak jarriko dituzte ikusgai.
-
Elena Ciordiak Maurizia Aldaiturriaga musikaria irudikatzeko egindako koadroa
Bilboko Euskal Museoak "30 emakume ahaztezin-30 emakume ahaztezin" erakusketa hartuko du gaur, urriak 8, hasi eta 2021eko urtarrilaren 13ra arte. Emakundek antolatuta, Elena Ciordiaren hogeita hamar akuarela biltzen ditum zeinetan gure herriaren historiako beste horrenbeste emakume esanguratsu erretratatzen baitira.
Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariaren hitzetan, "luzaroan izan duten errekonozimendu faltak ikusezin bihurtu ditu kasu askotan emakumeak, mundua ezagutzen dugun bezala eraikitzen ekarpen handia egin duten arren. Erakusketa honek guztiak omendu nahi ditu”.
Gainera, beste emakume asko izendatuak eta omenduak izatea merezi dutela jakinik, herritarrek euren ekarpena egin dezatela eskatu dute, beste emakume batzuen oroimena berreskuratzeko: erakusketako panel batean bisitariek emakumeen izen gehiago proposatu ahalko dituzten.