Itxi

kultura

Dirulaguntzak

Zuzeneko arteak sustatzeko programa bat abiatu du Musika Bulegoak

eitb.eus

Musikaren eta arte eszenikoen sektorea covid-19aren aurrean babeste aldera, sortzaileak eta aretoak harremanetan jarri eta kontratazioak diruz lagunduko ditu elkarteak.

  • Bulego

    Taldeak eta aretoak harremanetan jarri eta dirulaguntzak emango ditu Musika Bulegoak

Musika Bulegoak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzarekin elkarlanean, zuzeneko arteen zirkuitu berezi bat antolatu du, sortzaileei covid-19aren pandemiak eragindako kaltea arintzen laguntzeko.

Urriaren 25era arteko epea dute parte hartu nahi duten sortzaileek (musika, antzerkia, zirkua, dantza, etab.) izena emateko, antolatzaileek ezarritako baldintzak betetzen badituzte (konpainia profesionalak izan behar dira eta egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar dute, besteak beste), proposamen horiek Sarea elkarteko eta Musika Bulegoko kide diren aretoei helaraziko dizkie Musika Bulegoak berak.

Gero, espazio horiek urriaren 30era arteko epea izango dute ekimenean izena eman duten taldeen artean programatu nahi dituztenak aukeratzeko, eta Musika Bulegoak emanaldien kostuaren % 80ra arteko diru laguntza emango dio espazioari, programazioa bultzatzeko.