Itxi

kultura

2014

Bilbo ez da Diseinuaren Munduko Hiriburua izango

Erredakzioa

Hegoafrikako Lurmutur Hiria hautatu dute 24 herrialdetako 56 hautagairen artean.

01:26
Bilbo ez da Diseinuaren Munduko Hiriburua izango

Hegoafrikako Lurmutur Hiria izendatu dute gaur 2014ko Diseinuaren Munduko Hiriburu, beraz, Bilbok ez du izendapena lortu eta oraingoz ez da Diseinuaren Munduko Hiriburua izango.

Diseinuaren Nazioarteko Aliantzaren Kongresuaren itxieran eman dute hautaketaren berri, Taipein (Taiwan).

Guztira 24 herrialdetako 56 hiri aurkeztu ziren izendapena lortzeko. Montrealen egoitza duen Diseinu Elkarteen Nazioarteko Kontseiluak ematen du saria bi urtean behin eta orain arte Turin (2008), Seul (2010) eta Helsinki (2012) hautatu dituzte.

Lurmutur hiriaren hautagaitzaren arabera, apartheiderako pentsatutako hiri bat integraziorako bihurtzeko erabiliko litzateke diseinua. Hegoafrikako hiriburua eliteentzat eta banaketarentzat diseinatu zen eta integraziorako eta berdintasunerako bideratu nahi dute. 2014an, hain zuzen ere, Hegoafrikan demokrazia ezarri eta Nelson Mandela lehen presidente beltza bihurtu zutela 20 urte beteko dituzte.

Jakintzan oinarritutako hautagaitza aurkeztu du Bilbok, azken 25 urteotan diseinua erabiliz izandako aldaketa ardatz izanik. Erakunde pribatuek eta publikoek bat egin dute, lehiaketa irabazi ez arren, aldaketa horiekin hiriak beti irabazten duela nabarmentzeko.