Itxi

kultura

Abenduak 4

Zer jarduera eskainiko dira Durangoko Azokaren lehen egunean?

eitb.eus

Aurkezpenek, elkarrizketek eta kontzertu batek emango diote hasiera COVID-19aren pandemiak markatutako Durangoko Azokaren 55. edizioari.

  • 2018ko Durangoko Azoka. Argazkia: EiTB

    2018ko Durangoko Azoka. Argazkia: EiTB

Aurten ere Durangoko Azokaren programazioari hasiera emango dio Ikasle Goizak. Abenduaren 4ko goizean, Euskal Herriko ikastetxeetako ikasleek online eskaintza zabala izango dute durangokoazoka.eus webgunean.

COVID-19aren pandemiak markatutako Azoka batean, gonbidapena izatea ezinbestekoa izango da antolatutako ekitaldi gehienetara joan ahal izateko.

Goizean, musika taldeek edo bakarlariek euren proiektuak aurkeztuko dituzte DA! Pron, kontzertuak edo kultur ekitaldiak programatzen dituzten pertsonen aurrean. Horrez gain, Oihan Vega eta Oizeder Mayo elkarrizketatuko dituzte, eta Erika Elizari, Aitor Arana, Kai Nakai eta Liher izango dituzte gonbidatu.

Arratsaldean, Durangoko Azokaren 55. edizioa inauguratuko da. Ekitaldia Xabier Madariaga kazetariak aurkeztuko du eta Bagara dantza taldeak, Kirmen Uribe idazleak eta Eñaut Elorrieta abeslariak parte hartuko dute. Azkenik, Kai Nakaik bere lehen lana aurkeztuko du, Baimenik gabe izena duena.

Egun osoko egitaraua, hemen:

09:00-14:00: DA!Pro, San Agustin Kulturgunean.

11:00-12:00: #IkasleGoizaDA, Landako Gunean.

18:00: Azokaren lehen taupaDA!, Landako Gunean.

19:30: Kai Nakai, Landako Gunean.