Publizitatea
Itxi

2021/01/07

13:02

kultura

BILBO

7.000 dokumentu eta 1.000 liburu daude Euskal Diasporaren Artxiboaren katalogoan

O.A. | EITB MEDIA

Bingen Zupiria sailburuak eta Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak Euskal Diasporaren Artxiboa bisitatu dute ostegun honetan. Bilbon kokatuta dago, Euskadiko Artxibo Historikoan.

  • Euskal Diasporaren Artxiboan egiten den lana ezagutu dute Bingen Zupiriak eta Marian Elorzak

    Euskal Diasporaren Artxiboan egiten den lana ezagutu dute Bingen Zupiriak eta Marian Elorzak. Irekia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Orain arte, kronologia eta jatorri askotariko 7.000 dokumentu-sarrera, 955 ale bibliografiko eta 230 objektu jaso dituzte Euskal Diasporaren Artxiboan.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi den Marian Elorzak Euskal Diasporaren Artxibora bisita egin dute ostegun honetan. 2019an sortu zen eta Bilbon kokatuta dago, Euskadiko Artxibo Historikoan.

Orain arte bildu dituzten funts horiek kanpoan dauden euskal gizataldeen eguneroko bizitza erakusten dute, batez ere Amerikako kontinentekoa, antolaketari, jaiei, frankismoaren aurkako lankidetzari, harrera-elkarteetan egoteari eta euskal erakundeekin XX. mendearen erdialdetik izandako harremanei dagokienez. 

Bingen Zupiriak sailburuak azpimarratu duenez, "artxibo hau oso garrantzitsua da kanpoko euskaldunen begiradarekin eta bizipenekin gure herriaren historian sakontzeko. Funts horiei esker, gizarteari, oro har, eta ikertzaileei, bereziki, ondare hori guztia jaso eta gordetzeko leku bat eskaini diezaiekegu". 

Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak nabarmendu duenez, "lehen urratsak ematen ari den proiektua da, eta oso eskertuta gaude orain arte jasotako dohaintza garrantzitsuengatik. Asko dago egiteko, eta euskal komunitate globalak munduan zehar elkarreraginean jarraitzen du, baina proiektua gorpuzten ari da eta aukera berriak jartzen ditu gizartearen eskura".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;