Itxi

kultura

Urtebete geldirik

Sortzaile talde batek Baionako antzokia okupatuko du protesta egiteko

EITB Media

Ehun artista, ekoizle, teknikari eta ikuslek Euskal Herrira ekarriko dute kulturak bizi duen egoeraren aurrean Frantziako estatuan mamitzen ari den mugimendua.  

Euskal Herrira iritsi da Frantziako estatuan kulturgintzak bizi duen egoeraren kariaz eragileengan eta publikoarengan sortu den mugimendua, Parisko Odeon antzokian abiatu zena. Ehun bat pertsonak Michel Portal Baionako antzokia okupatzea erabaki dute batzar batean, kulturguneen itxieraren aurka protesta egiteko.  

Ekoizle, teknikari eta ikusleek horrela erakutsi nahi dute kultur sormenean izan den urtebeteko geldialdiaren aurkako haserrea. Paxkal Indo Kiribil konpainiaren ordezkariak azaldu duenez, “ezin da kulturarik gabeko jendarte bat irudikatu”, baina batzuk horretan ari dira, eta “horren aurkako oldarra da” protesta hau.

Martxoaren 4an elkarretaratzea izan zen Baionako antzokiaren aurrean, kultura espazioak berriz irekitzea eskatzeko. Orain, antzokia okupatuko dute ostiralean, 10:00etatik 18:00etara, eta antolatzaileek gutunak bidali dizkiete euskal hautetsiei beren egoeraren berri emateko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Baiona
  • Kultura