kultura
Bonbardaketaren 75. urteurrena
2012 Fundazioak 'Kulturen Urtea' ekimeneko ekitaldiak antolatuko ditu
Erredakzioa
Blanca Urgell Kultura sailburuak '2012 Kulturen, Bakearen eta Askatasunaren Urtea' proiektuaren berri eman du Kulturaren Euskal Kontseiluak Bilbon egin duen osoko bilkuran.
'2012 Kulturen, Bakearen eta Askatasunaren Urtea' proiektuaren berri eman du astelehen honetan Blanca Urgell Kultura sailburuak Kulturaren Euskal Kontseiluak Bilbon egin duen osoko bilkuran.
Kultura Sailak ohar batean jakitera eman duenez, Euskadiko zenbait herriren bonbardaketaren 75. urteurrena dela-eta martxan jarritako egitasmoa da hau, eta ''xede argia'' du haren ekitaldi-programak. “Kultura, sormen eta pentsamenduaren talaiatik indarkeriaren jatorriari eta ondorioei egindako begirada bat izan nahi du”, esan du Blanca Urgellek.
Proiektua mamitzeko, 2012 Fundazioa jarri dute martxan, eta horrek antolatuko ditu programaren ekitaldiak. Iraunaldi jakin bat izateko jaio da fundazioa, 'Kulturen, Bakearen eta Askatasunaren Urtea' ekimenaren jarduera amaitutakoan, edo, beranduenez, 2013ko ekainean desegingo baita. Fundazioak 5.000.000 euroko aurrekontua izango du.