Itxi

kultura

Balleta

Malandain Balletek "Mozart a 2" eta "Sinfonia" berria eramango ditu Donostiara

N. V. | EITB Media

Biarriztar konpainia apirilaren 9 eta 10ean arituko da Victoria Eugenia antzokian. “Sinfonia” lanaren estreinaldia izango da.

1:16
Malandain. EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia.

Malandain Biarritzeko ballet konpainiak “Mozart a 2” eta “Sinfonia” ikuskizunak taularatuko ditu Donostian, Victoria Eugenia antzokian, gaur-biharretan, apirilak 9 eta 10, 19:00etatik aurrera.

“Mozart a 2” Thierry Malandainek berak 1997an 12 dantzarirentzat sortutako koreografia da. Mozarten pianorako kontzertuetatik ateratako txatalen doinura, dantzari bikoteek 35 minutuko ibilbidea egiten dute "maitasunezko pasadizoetan" zehar.

“Sinfonia”, berriz, estreinatu egingo dute Victoria Eugenian. “2020. urteko bigarren konfinamenduko ilunaldi eta ziurgabetasunetan” sortu zuen koreografia Malandainek, Luciano Berioren partitura batean oinarrituta.

“Muga eta hesiei buruzko pieza bat” dela azaldu du Thierry Malandainek, zalantzaz josiriko egungo egoerarako aproposa. Biarritzen maiatzaren 8 eta 9an taularatuko dute, Gare du Midin.  

Oso sarrera gutxi gelditzen dira Donostiako bi emanaldietarako.