kultura
Donostian
Madrilgo Euskal Etxeak Eusko Ikaskuntzaren ENE saria jaso du
Erredakzioa
Euskararen eta euskal kulturaren alde lan egiten duten erakundeak saritzea du aipamenak helburu. Nestor Basterretxeak diseinatutako artelana jaso dute Madrilgo Euskal Etxeko ordezkariek.
Eusko Ikaskuntzak Madrilgo Euskal Etxeari eman dio 2011ko ENE saria. Banaketa ekitaldia astelehen honetan egin dute, Donostiako Miramar Jauregian. Han, Nestor Basterretxea artistak diseinatutako saria jaso du Julio Elejalde Euskal Etxeko presidenteak.
Madrilgo Euskal Etxea irabazi-asmorik gabeko elkartea da. 1979an sortu zen, Gerra Zibilaren aurretik zegoenaren oinordeko eta jarraitzaile gisa. Espainiako hiriburuan bizi diren euskaldunen elkargunea eta ekintza kulturalen bateragunea da.
2006an hasi zen Eusko Ikaskuntza ENE sariak banatzen, eta, urtero, Euskal Herritik kanpoko erakunde bat saritzen du, euskara eta euskal kultura sustatzeko egindako lanagatik.