Publizitatea
Itxi

2021/05/05

11:44

kultura

Sariak

Bederatzi hautagai, Vianako Printzearen Saria irabazteko

N. V. | EITB Media

David Beriain joan den astean Burkina Fason hil zuten nafar kazetaria da aurten 20.000 euroko diru saria berreskuratuko duen saria jasotzeko hautagaietako bat.

  • David Beriain

    David Beriain joan den astean hil zuten kazetaria da hautagaietako bat. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bederatzi hautagai izendatu dituzte Kulturaren Vianako Printzearen Sarirako. Aurten, gainera, 20.000 euroko diru-saria berreskuratu dute Nafarroako Gobernuak antolatzen dituen sari hauetan.

Sariaren helburua “kulturaren munduko pertsona eta elkarteen ibilbidea azpimarratu eta aintzat hartzea da, eta kontuan hartzen ditu arte plastikoen, musikaren eta literaturaren esparruko sorkuntzak eta zientzia, teknika eta ikerketaren esparruko lanak”.

Hautagaiak hauek dira: Atena Fundazioa dantza eta antzerki taldea, David Beriain Amatriain joan den astean Burkina Fason hil zuten kazetaria, Teresa Catalan Sanchez musikari eta konpositorea, Jesus Hernandez filosofo, teologo eta pedagogoa eta Miguel Ibañez Artica numismatikan aditu eta itsas biologoa.

Hautagai dira, halaber, Patxi Mangado Beloqui arkitektoa, Fernando Mikelarena Peña Memoriaren historialaria, Misterio de Obanos Fundazioa eta Cesar Oroz biñeta-sortzaile eta ilustratzailea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;