Itxi

2021/05/01

21:45

Gizartea

Hileta

Senide eta lagunek azken agurra eman diote David Beriaini Artaxoan

EITB MEDIA | Agentziak

Auzotarrak, senideak, sektoreko profesionalak eta agintariak bildu dira Burkina Fason hildako kazetari nafarraren hiletan.

0:54
David Beriainen hileta
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

David Beriain kazetariaren Burkina Fasoko hilketak eragindako minarekin batera, nabarmentzekoa izan da gaur Beriaini eta haren ibilbide profesionalari egindako aitorpena Artaxoan (Nafarroa), bere jaioterrian, senide, lagun eta lankideek egin dioten agurrean.

David Beriain eta Roberto Fraile euskal kameraria, Rory Young kontserbazionista irlandarrerekin batera, segada batean hil zituzten Burkina Fason, Afrikako herrialde honetako ezkutuko ehizari buruzko dokumental bat filmatzen ari zirela.

"Davidek bere herria maite zuen eta herriak bera", herrian sarri errepikatu diren hitzak egunotan, eta agerian gelditu da maitasun hori bai ezagutzen zutenen oroitzapenetan, bere herriaz zein harro zegoen azpimarratu dutenak, bai eta bizilagunen maitasun-adierazpenetan ere. Herriak txalo artean hartu zuen bart Berianen hilkutxa. Haren gorpuzkinak etxekoen artean lurperatu dituzte.

00:00

Hileta Artaxoako Urraca Reina ikastetxe publikoan egin dute, covid-19a saihesteko segurtasun neurriak errespetatuta.

Bertan, bere senide eta lagunak, Maria Chivite Nafarroako presidentea, Juan Ramon Elorz Artaxoako alkatea, lankideak, bere ekoiztetxeko kideak eta beste hedabide batzuetako kideak izan dira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;