Itxi

kultura

68. edizioa

Alvaro Pombo, 2012ko Nadal Sariaren irabazlea

Erredakzioa

Santanderreko idazleak Nadal Sariaren 68. edizioa irabazi du "El temblor del héroe" eleberriarekin; lan honetan indiferentziari buruz aritu da idazlea.

  • Alvaro Pombo idazlea eta Rafael Nadal kazetaria. Argazkia: EFE

    Alvaro Pombo idazlea eta Rafael Nadal kazetaria. Argazkia: EFE

Alvaro Pombo Santanderreko idazleak Nadal Sariaren 68. edizioa irabazi du, "El temblor del héroe" eleberriarekin, lan honetan indiferentziari buruz aritu da idazlea.

Jorge Bruno goitizenarekin aurkeztu du eleberria, eta "Los amigos de Roman" gezurrezko izenburua jarri dio. Erretiratutako unibertsitateko irakasle batek bizitzen duen esperientziaren zati bat da, gertakari bat ikusten du, eta horrek gizartearen indiferentziari buruz hitz egitera eramaten du Pombo.

Nadal Sariarekin 18.000 euro irabazi ditu Alvaro Pombo idazleak. Epaimahaia ondorengo pertsona hauek osatu dute: German Gullon, Lorenzo Silva, Andres Trapiello, Angela Vallvey eta Emili Rosales.

Literaturako ekitaldi honetan, katalaniazko prosaren Josep Pla Saria (44. edizioa) ere eman da; aurten Rafael Nadal kazetariak eraman du, "Quan erem feliços" lanagatik, Gironako haren txikitako oroitzapenetan oinarrituta.