Itxi

kultura

Ciudad Realen

Nafarroako sei proposamen, Antzerki Klasikoaren Almagroko Jaialdian

N. V. | EITB Media

Nafarroa izango da Ciudad Realen 44.ez egingo duten jaialdiko lurralde gonbidatua.

  • "El burlador sin sardina"

    "El burlador sin sardina", Pasadas las 4 antzerki konpainia eta Spanish Brass metal boskotea

Antzerki Klasikoko Almagroko Nazioarteko Jaialdiaren arduradunek Nafarroa aukeratu dute lurralde gonbidatu moduan, uztailaren 1etik 25era egingo duten 44. ediziorako, eta bertako sei proposamen artistiko erakutsiko dituzte, beraz: antzerkia, musika, dantza eta poesia.

Hain zuzen ere, Almagron ikusgai izango dira "El burlador sin sardina" Pasadas las 4 antzerki konpainiaren eta Spanish Brass metal boskotearena; "Laberinto de Juana Inés", Tdiferenciarena; "El baile perdido" Raquel Andueza eta La Galaniaren ikuskizun musikala; "Loco desatino" Producciones Maestrasena; eta "El Cantar de cantares", Nafarroako Unibertsitateko Museoak ekoitzi duen proposamen poetiko eta eszenikoa.  

Foru komunitateak, gainera, Mielotxin taldearen kontzertua eskainiko du uztailaren 11n, Hutsun Txalapartak eta Tafalla Dantza Taldeak lagunduta.

Antzerki Klasikoko Almagroko Nazioarteko Jaialdia nazioarteko hitzordu nagusia da Espainiako Urrezko Mendeko antzerkiari dagokionez, zeinetan Calderon de la Barcak, Lope de Vegak, Tirso de Molinak, Juana Inés de la Cruzek eta Fray Luis de Leonek idatzi baitzuten.