Itxi

kultura

Nafarroa

Vianako Printzearen Saria, Teresa Catalanentzat

N. V. | EITB Media

Musikari eta konpositoreaz gain, Nafarroako Gobernuak Martxel Rodriguez dantzari eta koreografoa ere saritu du, kasu horretan talentua sustatzeko sariarekin.

  • Teresa Catalan

    Teresa Catalan. Argazkia: Leire Allué CC BY-SA 4.0 , via Wikimedia Commons

Teresa Catalan musikari eta konpositoreak jasoko du Kulturaren Vianako Printzearen Saria, eta Talentua Sustatzeko saria Martxel Rodriguez dantzari eta koreografoarentzat izango da.

Pablo Sarasate musika eskolan eta Sienan (Italia) ikasi du Catalanek, eta disko, liburu, artikulu eta txostenak ugari argitaratu ditu bere ibilbide oparoan, baita Estatuko musika eskola zenbaitetan erabiltzen dituzten ikasketa programak ere. Gainera, bere obretako asko munduko jaialdi nagusietan programatu dituzte.

Tomas Marco Aragon Kultura eta Arteen Nafar Kontseiluko kideak proposatu zuen Catalanen hautagaitza.

Bestalde, Martxel Rodriguez lesakarra Black Box Dance Company danimarkar konpainian hasi zen, eta, Israelen ere ikasi eta gero, Oskara proiektuan parte hartu zuen. Dantzari onenaren saria eman zioten Valentziako Erkidegoko Premis de les ArtsEsceniquesen, eta Led Silhouette bere konpainiaren zuzendaria ere bada, dantzari freelancea ez ezik.