Itxi

kultura

Euskalduna Jauregia

Nerea Lupardo izango da Euskalduna jauregiko zuzendari berria

EITB MEDIA

Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak utzitako lekua hartuko du EAJko legebiltzarkideak.

  • Nerea Lupardo Atutxa.

    Nerea Lupardo Atutxa. Argazkia: Eusko Legebiltzarra

Nerea Lupardo Atutxa EAJko legebiltzarkidea izango da Euskalduna jauregiko zuzendari berria. Andoni Aldekoa egungo EITBko zuzendari nagusiak utzi zuen tokia hartuko du.

Administrazio Kontseiluak ostegun honetan onartu du izendapena, Lupardoren "ibilbide profesionala" eta hautaketa prozesuan egin duen "planteamendu estrategikoa Euskalduna jauregiaren erronkei heltzeko erabakigarriak" direla azpimarratuta.

Lupardok (Arrigorriaga, 1968) Zuzenbide ikasketak burutu zituen Deustuko Unibertsitatean, eta 22 urtez aritu da Euskaltelen lanean. Denbora tarte horretan (1997-2019), kargu ezberdinak izan ditu eta, besteak beste, Fundazioaren zuzendaria izan zen.

Horrez gain, Iraunkortasunaren Aldeko Euskal Enpresen Elkarteko (IZAITE) eta Kursaal Eszenako presidente izan da, eta beste zenbait erakunde eta enpresa pribatutan ibili da lanean.

Bere ibilbide politikoari dagokionez, EAJko parlamentaria izan da legegintzaldi honetan Eusko Legebiltzarrean. Orain, baina, kargu hori utziko du Euskalduna jauregia zuzentzeaz arduratzeko.